Azoka, ikastaroa eta gabon giroko zenbait hitzordu antolatu ditu Santuenea Kultur Elkarteak urtea agurtzeko. Abenduaren 14tik urte amaiera arte hamabostaldi dinamikoa biziko dute auzoan. Hona hemen iragarri dituzten ekintzen berri:
Abenduak 14, larunbata
16:00-20:00 Gabonetako azoka eta eguberrietako argiak piztea.
Eskulanen eta artisau-produktuen salmenta eta haurrentzako tailerrak frontoian. Nuria Cullak girotuko du.
Abenduak 21, larunbata
18:30 San Tomas Eguna, txistorra banaketa.
Santuenea Kultur Elkarteko bazkideen artean otarren zozketa eta umeen artean txerritxoaren zozketa Santuenea 12an. DJ Gorka Mendik girotuko du.
Abenduak 23, 27, 30
11:00-13:00 Irristaketa ikastaroa frontoian eta eskubaloi pistan. Beharrezko materiala: kaskoa, babesgarriak (eskumutur eta ukalondoetarako eta betaurrekoak) eta patinak.
Prezioak: haur eta gaztetxoek 15 euro (Santuenea K.E.-ko bazkideek 5 euro) eta 25 euro 18 urtetik gorakoek (10 euro Santuenea K.E.-ko bazkideek).
Informazio gehiago jasotzeko eta izen-ematea: 621 095 644 /santueneake@gmail.com
Abenduak 24, asteartea
18:00 Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.