Irristaketa ikastaroa Santuenean
Santuenean urte amaierara begira antolaturiko ekimenen artean, bada ikastaro bat; irristaketarena. Hiru saio programatu dituzte abenduaren 23an, 27an eta 30ean, 11:00-13:00 artean. Irristaketa ikastaroa frontoian eta eskubaloi pistan egingo da. Beharrezko materiala: kaskoa, babesgarriak (eskumutur eta ukalondoetarako eta betaurrekoak) eta patinak.
Prezioak: haur eta gaztetxoek 15 euro (Santuenea K.E.-ko bazkideek 5 euro) eta 25 euro 18 urtetik gorakoek (10 euro Santuenea K.E.-ko bazkideek). Informazio gehiago jasotzeko eta izen-ematea (abenduaren 20a baino lehen): 621 095 644 /santueneake@gmail.com
Boluntariotzari buruzko prestakuntza saioa
Abenduaren 27rako antolatu du ASEBIER gaixotasun arraroen elkarteak, 11:00-14:00 artean Potxoenean. Boluntarioak izan nahi dutenei nahiz boluntariotzan interesa dutenei zuzenduriko saioa izango da. Izena doan eman ahalko da, info@asebier.org helbidean edo https://forms.gle/Yofm38vQ8NLkkMvb7 helbideko galdetegia osatuta. Trebakuntza saio horretan, “ASEBIER erakundearen aurkezpen labur bat eskainiko da, gaixotasun arraroei eta desgaitasun-motei buruzko sarrera, eta Gaixotasun arraroak dituzten pertsonen interakziorako eta laguntzarako orientabideak ere eskainiko dira”.
KzGunea
Estreinatu berri dugun urteko azken hilabetean arratsaldez zabalduko dute Usurbilgo KzGunea, 16:00-20:00 artean. Urte amaierako oporraldia tarteko, abenduaren 24tik urtarrilaren 7ra arte itxita egongo da gero. Urtarrilaren 7tik aurrerako ikastaro eskaintzari buruzko informazioa aurreratu dute dagoeneko. Hemen, 2025eko lehen asteetarako iragarritako ikastaroen berri:
-Urtarrilak 27-31, 9:00-11:00: "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net