Apirilaren 12ko asteburuan estreinakoz Santuenean jokatuko den "Ibai-Ondo Backyard" erronkarako laguntza beharko dute antolatzaileek. Horretarako, interesdunek izena emateko aukera dute jada. Bete beharreko formulario bat eseki dute sarean, esteka honetan: "Ibai-Ondo Backyard".
Entrenamendua
Bestalde, apirileko erronka prestatzeko entrenamendua antolatu dute "Ibai-Ondo Backyard" proba bideratzen ari direnak. Otsailaren 15ean izango da, larunbatarekin. Hiru orduko trebakuntza saioa izango da, goizeko 9:00etan Santueneko frontoitik hasita. Hiru itzuli osatzeko erronka izango da beraz prestakuntza saio hau.
Gogoan izan, orduero Atallu, Santuenea eta Txokoalde lotuko dituen 6,7 kilometroko ibilbidea osatzea da proposaturiko erronka. "Etorri nahi duten korrikalari guztiek" parte hartu ahalko dute erronka horren prestaketa saioan. Segidan, 12:00etan hamaiketakoa dastatuko dute Ibai-Ondo elkartean.
Izen-ematea
Arrakastatsua izan da, estreinakoz, apirilaren 12ko astebururako antolatzen ari diren "Ibai-Ondo Backyard" probarako izen-emate deialdia. Izan ere, abendu hasierarako eskuragarri jarritako dortsal adina izen-emate jaso zituzten. Honenbestez, aurrerantzean, probarako apuntatzen dena itxarote zerrendara igaroko dela ohartarazi dute antolatzaileek. Parte hartzeko gogoz zirenek backyardibaiondo@gmail.com helbidera idatzi behar zuten.
"Ibai-ondo Backyard"
Eguna: apirilak 12, 13.
Hasiera: apirilaren 12an goizeko 8:00etan.
Abiapuntua eta helmuga: Santueneko frontoia.
Ibilbidea: Santueneko frontoia, auzoa, Atallu eta erriberako bidetik Txokoalde lotuko ditu.
Distantzia: 6,7 kilometro.
Dortsal kopurua: 100 lagunentzako tokia egongo da.
Zehaztasunak: 6,7 kilometroko ibilbidea ordubete baino lehen osatzean oinarritzen da erronka hau. Ordu hori gainditu arte edo nekatu arte segi ahalko da parte hartzen ekimenean.
Entrenamendua: nahi duen ororentzat hiru orduko prestakuntza saioa, otsailaren 15ean 9:00etan Santuenean.
Informazio gehiago:
-Instagram: @ibai_ondo_backyard
-Facebook: "Ibai-ondo Backyard"