Amiri eta Santuenea arteko bideko garbiketa lanak asteazken honetan

Noaua Aldizkaria 2025ko urt. 21a, 17:07

Artxiboko irudia.

Goizez egin asmo dituzte lanok, 9:00-12:00 artean, Usurbilgo Udaletik ohartarazi dutenez.

Zenbait herri-bideetan garbiketa lanak egiten ari da aste hasieratik Usurbilgo Udaleko brigada eta Behemendi. Lehen egunotan, Maskolaitz-Igara bideko garbikuntza lanak egin dituzte. Udalak ohartarazia zuenez, beste bi eremuetan ere egitekoak dituzte txandaka antzeko lanak.

Asteazken honetan, urtarrilaren 22an, Amiri eta Santuenea artekoei ekingo dietela berri eman dute. Amiri aldetik hasiko dira goizeko 9:00etan eta eguerdiko 12:00ak arte luza daitezkeela ohartarazi du Udalak. Hiru orduko tarte horretan, "garraio publikoari soilik utziko zaio pasatzen: gainerakoan, trafikoarentzako itxita egongo da bidea, tarte horretan".

Lanok amaitutakoan Aginagatik Arraterako bidean egingo dituzte garbiketa lanak.
Lan guztion helburua, "herri-bideak estaltzen dituzten bide bazterretako zuhaitzen adarrak moztea" izango da, "segurtasuna bermatzeko".