Buztingintza tailerra egin dute goizean Santueneako ludotekan txikienentzat. Materiala ukitu, berotu eta forma ematen ikasi dute haurrek. Behin materiala probatuta, denetariko formak eman dizkiote: platera, animaliak, ontzitxoak...
Eguerdira arteko dibertsio parada bikaina izan da bertaratutako hogei bat umerentzat.