Santuenea eta Amiri arteko bidearen itxiera gaur gauean

Noaua Aldizkaria 2025ko ots. 6a, 08:57

Ostegun gauean aipatu herri-bidea itxi egingo dutela ohartarazi du Usurbilgo Udalak.

Santuenea eta Zubieta arteko bidea erabiltzen duzuenok adi. Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, itxi egingo dute ostegun honetan, otsailaren 6an. Gauez izango da, hau da, ostegunetik ostiralerako gauean egongo da itxita, 23:30-07:00 arteann Udalak zehaztu duenez.

Itxiera horren nondik norakoak argi ditu. "Bertako lur-jabeek baimena eskatu dute udalean, errepide ondoko zuhaitzak moztu eta handik ateratzeko. Gauez egingo dute lan, eta, horregatik, erabat itxiko da bidea", iragarri du Udalak. Gauez itxiko dute errepidea, gauez lan egin ahal izateko, eta, honenbestez, "trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko".

Momentuz, gau bakar horretan itxiko dute aipatu bide hori. Izan ere, "printzipioz, gau bakarreko lana izango da, baina amaitzeko astirik ematen ez badie, ostiral gauean jarraituko dute, eta berriz itxi beharko dute bidea, ordutegi berean", aurreikusi du Udalak.