Kuadrila polita elkartu da goizeko bederatzietarako frontoi inguruan eta hiru bat orduren buruan lortu dute zirkuitua amaitzea partehartzaile gehienek. Bertan aurkitu ditugu korrikalari fin ugari, baina baita oinez zein korrika modu hibridoan ibiltzen diren pertsona dezente ere. Zirkuitua eta modalitatea probatu nahi dutenentzat prestatutako entrenamendua izan, eta denetariko maila eta profiletako pertsonek hartu dute parte. Erritmoak ere askotarikoak izan dira, baina helburu bat eta bakarrarekin: ondo pasatzea.
Amaieran, eguerdiko 12:00ak aldera, hamaiketakoa egin dute Ibai-ondo elkartean partehartzaile zein antolatzaileek.