Santuenea eta Amiri arteko bidea itxiko dute berriz gaur

Noaua Aldizkaria 2025ko ots. 26a, 08:24

Astelehen gauean egin bezalaxe, asteazken honetan ere itxi egingo dute berriz, Santuenea eta Amiri lotzen dituen herri-bidea.

Urtarrilaren 22an eta otsailaren 6an egin bezalaxe, aste hasieran itxi egin zuten Santuenea Zubietarekin lotzen duen bide zati bat; Santuenea eta Amiri artekoa hain zuzen. Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, berriz itxiko dute asteazken honetan, otsailaren 26an. Astelehen gau honetan, 23:30etan itxiko dute bide hau Usurbilgo Udaletik jakinarazi dutenez, "oinezko, ibilgailu zein bizikletentzat". Ostegun goizaldeko 7:00etan irekiko dutela aurreikusi dute.

Bide hau itxita egongo den denbora tartean, "bide bazterreko zuhaitzen mozketak" egingo dituztela ohartarazi dute Udaletik. Lanok "egun horretan amaitu ahal izango dituztela espero dute", gaineratu dute Udaletik.

Gogoan izan, aurrez Udalak jakinarazia zuen moduan, bertako lur-jabeek baimena eskatua zutela udalean, "errepide ondoko zuhaitzak moztu eta handik ateratzeko".

Lanok gauez egiten dira, "trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko".