Santueneko zubia baliatu ohi duzuenok adi. Izan ere, astearte honetan, martxoaren 4an itxita aurkituko baituzue zenbait uneetan. Usurbilgo Udaletik ohartarazi dutenez, ordu-laurdeneko mozketak izango dira Oria gainetik igarotzen duen zubian. Bi ordu eta erdiko tartean egingo dira mozketok, goizeko 9:30etan hasi eta eguerdiko 12:00ak arte.
Udalak azaldu duenez, argiteriari lotutako lanak bideratzeko egin beharko ditu mozketa hauek. "Udala herriko argiteria LED-era pasatzeko lanak egiten ari da, besteak beste, Santuenean. Zubian bertan dauden argi-puntuak aldatuko ditu bihar, asteartean, martxoaren 4an, eta, ondorioz, ordu-laurdeneko mozketak izango dira: 09:30ean hasiko dira lanean, eta, gehienez ere, 12:00etarako amaitzea aurreikusi da", Udaletik zehaztu dutenez.