Egunotako arropa bilketaren ostean, janaria jasotzeko deia asteburuan Santuenean

Noaua Aldizkaria 2025ko api. 11a, 07:00

Elkartasun ekimenen artean joango zaigu astea.

Elkartasun ekimen batetik bestera igaroko gara asteburuan. Izan ere, arropa biltzen aritu da azkeneko bi egunotan, asteazken eta ostegun honetan Artzabalgo Gazte Lokalean, Donostiako Hiritarron Harrera Sarea. Eskuzabaltasun handiz jokatu dute herrikideek deialdi honetan. Atzo iluntzerako dagoeneko eramanak zituzten bi arratsaldeetan gazte mugimenduaren egoitzan bildutako elkartasuna.

Gizonezko migranteentzako arropa biltzen aritu dira. "Gure gobernuen erantzun falta dela eta, Donostiako Harrera Sareak bizitza duin bat bilatzen duten pertsonak laguntzen ditu". Orohar, boluntario talde honek "Donostiara iritsitako migranteekin lan egiten du", gehienak "kalean bizi direnak, atzerriko legedi diskriminatzaileen menpe". Araudiok haien bizi proiektua garatzeko aukera zapuzten diete. "Sarritan, arbuioa eta tratu diskriminatzailea jasaten dute".

Janari bilketa Santuenean
Arropa bilketa solidarioa amaitu berritan, janari bilketarako deia egin dute asteburuan Santuenean. Bertan, estreinakoz jokatuko den erronka hori ere solidarioa izango dela. Bertan, Caritasen Aterpe egitasmorako janaria biltzeko deialdia egin dute. Lasterkariek 3 kilo janari emango dituzte. Baina deialdi irekia da herritar ororentzat. Mota guztietako lekaleak (hobe kristalezko ontzian), kontserbetan (atuna, sardinak, …), olioa, kafe xigortua, marmelada, gurina, azukrea, arroza eta pasta eman ahalko da. "Horretarako, boxen gunean edukiontzi batzuk izango ditugu elikagai solidario hauek bertan uzteko".