Badator aurrekaririk gabeko erronka, Santuenea proba mota hauen munduko mapan kokatuko duen "Ibai-Ondo Backyard". Larunbat goizeko 8:00etan hasiko da 116 lasterkari bilduko dituen proba Santueneko frontoitik. Gogoan izan, orduero auzoa, Atallu eta Txokoalde lotuko dituen 6,7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. 60 minutuko muga gainditzen duena kanporatua izango da. Ez denbora hoberena, ibilbideari itzuli gehien emango dionak irabaziko du estreinako edizioa.
Lasterkariek orduero ibilbideari itzuli bat eman beharko diote. Ondorioz, orduero abiatuko dira irteera gunetik. Baldintza hauekin ezin jakin noiz amaituko den "Ibai-Ondo Backyard", baina badaezpada, lasterkariak bidean diren artean, larunbat eta igandean girotzeko zenbait ekintza iragarri dituzte auzoan. Lehengo, ostiral honetan, hasiko zaizkie banatzen dortsalak parte hartzaileei.
Apirilak 11, ostirala
18:00-20:00 Dortsalen banaketa.
Apirilak 12, larunbata
06:00-08:00 Dortsalen banaketa.
08:00 "Ibai-Ondo Backyard" erronkaren hasiera Santueneko frontoitik.
Orduero, lasterkarien abiatzea Santueneko frontoitik.
11:00etatik aurrera, haurrei zuzenduriko ekintzak.
17:30 Txokolate jana.
Apirilak 13, igandea
Belarritakoak egiteko tailerra.
Bazkaria.
Ibai-Ondo Backyard
Hasiera: apirilak 12, goizeko 8:00etan Santueneko frontoian.
Bukaera: azkeneko lasterkariak eginiko azken itzuliarekin.
Iraupena: itzuli bakoitza egiteko 60 minutuko tartea izango dute parte hartzaileek.
Ibilbidea: 6,7056 kilometro eta 20 metroko desnibela (partaideek orduero osatu beharko dute). Santueneako frontoian hasi eta amaituko da itzuli bakoitza. Bidean, Atallu, Santuenea, eta Txokoalde lotuko ditu erriberako bidetik.
Parte hartzaile kopurua: 116 (20 emakumezko, 96 gizonezko). Tartean, hamaika herrikide:
-Usurbil: 11.
-Gipuzkoa: 91.
-Bizkaia: 7.
-Araba: 1.
-Frantzia: 4.
-Errioxa: 2.
-Leon: 2.
-Alacant: 1.
-Asturias: 1.
-Burgos: 1.
-Huesca: 1.
-Granada: 1.
Sailkapena:
-Ez da parte hartzaileek eginiko denbora kontuan hartuko, bakoitzak egindako itzuli kopurua eta distantzia baizik.
-Irabazlea, itzuli gehien egingo dituena izango da.
-Bi sailkapen orokor izango dira: emakumezkoena eta gizonezkoena.
-Buruntzaldea maiako beste bi sailkapen zehaztuko dituzte: emakumezkoena eta gizonezkoena.
-Dortsalen banaketa: Santueneko frontoian egingo da. Apirilaren 11n, 18:00-20:00 artean edo apirilaren 12an goizeko 6:00etatik aurrera.
Oharrak:
-Ekimen solidarioa izango da. Caritasen Aterpe zerbitzurako janari bilketa egingo da. Lasterkariek 3 kilo janari emango dituzte. Baina deialdi irekia da herritar ororentzat. Mota guztietako lekaleak (hobe kristalezko ontzian), kontserbetan (atuna, sardinak, …), olioa, kafe xigortua, marmelada, gurina, azukrea, arroza eta pasta eman ahalko da. "Horretarako, boxen gunean edukiontzi batzuk izango ditugu elikagai solidario hauek bertan uzteko".
-Girotutako erronka izango da. Ekimenak izango dira erronkak iraun artean. Herri bazkari bat iragarri dute parte hartzaile eta antolatzaileekin apirilaren 13an auzoko frontoian bertan.
-Orduero hamar bat minutuz, Santueneko zubi ingurua itxita egongo da ibilgailuentzat.
Antolatzailea: Ibai-Ondo elkartea, lankidetzan Usurbilgo Udalarekin eta eragile gehiagorekin.