Abian da larunbat goizeko 8:00etatik estreinakoz antolaturiko "Ibai-Ondo Backyard" erronka Santuenean. Parte hartzaileek orduero, Santuenea, Atallu eta Txokoalde lotuko dituen 6,7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Orduero irtengo dira auzoko frontoitik eta 60 minutuko tartean bueltan izango beharko dute berriz toki berean.
Haurrentzako ekintzak
Haurrentzako ekintzak
Ekimenak iraun artean izango da bertara joan eta zer eginik ere ikus-entzuleentzat. Proba jarraitzeaz gain, larunbat honetarako hainbat ekintza antolatu ditu Santuenea Kultur Elkarteak ekimenaren prestatzaileekin lankidetzan, goizeko 11:00etan hasita, haurrentzat. Sorkuntza tailer hainbat bideratu dituzte eskubaloiko pistan, lasterkariak auzoan barrena zebiltzan artean. Arratsalderako txokolate jana iragarri dute.
Erronka solidarioa
Gogoan izan, bestalde, "Ibai-Ondo Backyard" ekimen solidarioa izango da. Caritasen Aterpe zerbitzurako janari bilketa egingo da. Lasterkariek 3 kilo janari eman dituzte. Baina deialdi irekia da herritar ororentzat. Mota guztietako lekaleak (hobe kristalezko ontzian), kontserbetan (atuna, sardinak, …), olioa, kafe xigortua, marmelada, gurina, azukrea, arroza eta pasta eman ahalko da. "Horretarako, boxen gunean edukiontzi batzuk izango ditugu elikagai solidario hauek bertan uzteko", ohartarazi dute antolatzaileek.
"Backyard Festa"
Apirilak 12, larunbata
06:00-08:00 Dortsalen banaketa.
08:00 "Ibai-Ondo Backyard" erronkaren hasiera Santueneko frontoitik.
Orduero, lasterkarien abiatzea Santueneko frontoitik.
11:00etatik aurrera, haurrei zuzenduriko ekintzak.
17:30 Txokolate jana.