Ez, ez da amaitu oraindik eta emozioa handitu du horrek. 26 ordu igaro ostean ere martxan darrai, estreinakoz Santuenean antolaturiko "Ibai-Ondo Backyard" erronkak. Irudiok gaur goizeko 10:00ak aldera jasotakoak dituzue. Emakumezko batek eta bi gizonezkok 6,7 kilometroko 26. itzulia egin diote Santuenea, Atallu eta Txokoalde lotu dituen ibilbideari.
26. saio horren amaieran, 174 kilometro egin ostean, emakumezkoak erretiroa hartzea erabaki du. Txalo artean eta merezitako sariarekin agurtu dute. Honenbestez, bi gizonezkoren arteko buruz burukoan bilakatu da erronka hau. 27. orduan sartu dira goizeko 10:00etan, 27. itzulia ematera abiatu dira biak. Ea nor gailentzen den.
Gogoan izan, bien artean 60 minutu baino lehen itzuli gehien emandakoak irabaziko du "Ibai-Ondo Backyard" ekimen honen lehen edizioa. Azkenak, berak bakarrik, azken aldiz osatu beharko du 6,7 kilometroko ibilbidea.