Azken lasterkariak 41 itzuli eginda amaitu da bart "Ibai-Ondo Backyard". 41 itzuli, alajaina! Imanol Aleson Orbegozo izan da marka hau ezarri duena, Euskal Herri mailako marka hain zuzen. Adi, larunbat goizeko 8:00etan hasitako proba, igande gauerdi hau igarota amaitu du, 40 orduz orduero 6,7 kilometroko ibilbidea osatu ostean. 41 itzuli bider 6,7 kilometro, guztira ia 275 kilometro egin ditu asteburuan. Antolatzaileek, nola ez, txapelduna bera Imanol Aleson eta haren laguntzaile Igon Mancisidor Arruti zoriondu ditu. Azken hau izan da Imanolen ostean, itzuli gehien egindakoa.
Ondoko talde argazkian duzue txapelduna antolatzaileekin batera bart Santueneko frontoi ondoan, herrikide batek bidalitako irudian. Herrikide berak bideoz jaso ditu erronka honen azken metroak: