"Ibai-ondo Backyard"

Ia 840 kilometro egin zituzten hamar usurbildarrek Santueneko erronkan

Noaua Aldizkaria 2025ko api. 24a, 12:01

Aurrekaririk gabeko marka ezarri dute usurbildarrek Santueneko "Ibai-Ondo Backyard" erronkan.

Ia 840 kilometro hamar usurbildarren artean. Aurrekaririk gabeko marka ezarri zuten herrikideek, estreinakoz apirilaren 12ko asteburuan Santuenean eginiko "Ibai-Ondo Backyard" erronkan. Hamar herritarrek parte hartu zuten, orduero Atallu, Santuenea eta Txokoalde lotutako ibilbidea osatzeko ekimenean. Gogoan izan, norberak nahi edo ahal zuen erritmoan osa zezakeen aipatu distantzia. Kontua, orduero 6,7 kilometroko ibilbidea osatzea zen; Santueneko frontoitik abiatu eta 60 minutu igaro baino lehen gune berera itzultzea, orduero gero, eremu beretik abiatu ahal izateko.

116 lasterkarik parte hartu zuten, inoiz herrian eginiko hitzordurik luzeenean. Izan ere, apirilaren 12ko goizeko 8:00etan hasi zen lasterketa, hurrengo igande gauerdia igaro arte luzatu zen. Azken lasterkariak, eta honenbestez, "Ibai-Ondo Backyard" erronkako garaile Imanol Aleson Orbegozok 41 itzuli eman zizkion ibilbideari. Ia 275 kilometro egin zituen guztira, 40 orduz etenik gabe.

116 parte hartzaileen artean ziren baita hamar herrikide. Aipatu moduan, ia 840 kilometro egin zituzten guztira, haietatik gehienak Asier Otero Martinek; 22 itzuli guztira eta 147 kilometro pasatxo! Aipatzekoa, hamar herrikideon artean emakume baten parte hartzea. Segidan duzue, antolakuntzak helarazitako herrikideen zerrenda:

Postua Dortsala Izen-abizenak Itzuli kopurua Kilometro kopurua
8 36 Asier Otero Martin 22 147,532
22 111 Andoni Fiore Holgado 17 114,002
24 27 Xabier Aizpurua Intxausti (Zubieta) 16 107,296
27 3 Luis Ugartemendia Urdanpilleta 15 100,59
35 2 Moises Andres Zubiria 14 93,884
40 115 Peru Lizaso Kortajarena 13 87,178
55 122 Marina Betegon Ruiz 12 80,472
73 25 Salbatore Arruti Aranburu 8 53,648
94 92 Cesar de la Fuente Garcia 6 40,236
99 26 Elur Zaldua Elortza 2 13,412