Santuenea Kultur Elkartea
Oporren itzulerarako eta auzoko jaien aurretik (irailaren 19tik 21era ospatuko dira aurten) "Santuenea Martxan!" ekitaldi zikloa antolatu du bertako auzo elkarteak, iraileko lehen asterako. Hemen iragarri dituen ekitaldien berri zehatzago:
Defentsa pertsonala:
Bideratzailea: Iratxe Bizkarrondo.
Saioen egutegia:
-Irailak 1, 19:00-21:00 6-12 urte artekoentzat.
-Irailak 2, 19:00-21:00 13-16 urte artekoentzat.
-Irailak 3, 19:00-21:00 17 urtetik aurrerakoentzat.
Lekua: Santuenea 16 (ludoteka).
Prezioa: elkarteko bazkideek 4 euro, gainerakoek 7 euro.
Oharra: plaza mugatuak.
Jubilatuentzako gimnasia:
Bideratzailea: Iratxe Bizkarrondo.
Saioen egutegia: irailak 4, 19:00-20:30.
Prezioa: elkarteko bazkideek 3 euro, gainerakoek 5 euro.
Talo tailerra:
Bideratzaileak: Usurbilgo talogileak.
Eguna: irailak 5, ostirala, 18:00.
Lekua: Santueneako frontoia.
Prezioa: elkarteko bazkideek 4 euro, gainerakoek 6 euro.
Ikasturte hasierako festa, Umeen Eguna:
Eguna: irailak 6, larunbata.
Egitaraua:
11:30 Herri kirol jolasak.
13:30 Bazkaria, norberak ekarria. Postrea eta edaria Santuenea Kultur Elkartearen kontu.
17:00 DJ Gorka Mendi.
Barreterapia familian:
Bideratzailea: Manex Beristain.
Eguna: irailak 7, 11:00-13:00.
Tokia: Santuenea 16, ludoteka.
Prezioa: helduek 10 euro, haurrek 6 euro.
Izen-ematea: 621 095 644 edo santueneake@gmail.com
Oharra: ikastaro eta tailerretarako plaza mugatuak.
Kantu Taldea
Irailaren 15ean abiaraziko du ikasturte berria Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira Agerialdeko musika gelan. Ikasturteko lehen kantu-jira, aldiz, hilabeteko azken larunbaterako antolatu dute, hilaren 27rako. 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.
KzGunea
Irailaren 30era arte arratsaldez irekiko dute KzGunea, 16:00-20:00 artean. Hona hemen, hurrengo ikastaroen berri:
-Irailak 19-23, 16:00-18:00 “LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu”.
-Irailak 24-30, 16:00-18:00 “Mekanografia. Ikasi hutsetik”.
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Etumeta AEK euskaltegia
Urrian abiaraziko duen ikasturte berrirako matrikulatzeko epea irailaren 1ean zabalduko du Etumeta AEK euskaltegiak. Ohi bezala, euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala aurten ere. Izena bideotatik eman ahalko da, argibide gehiago jasotzearekin batera:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek