Oporren itzulerarako eta auzoko jaien aurretik (irailaren 19tik 21era ospatuko dira aurten) "Santuenea Martxan!" ekitaldi zikloa antolatu du bertako auzo elkarteak, iraileko lehen asterako. Hemen iragarri dituen ekitaldien berri zehatzago:
Defentsa pertsonala:
Bideratzailea: Iratxe Bizkarrondo.
Saioen egutegia:
-Irailak 1, 19:00-21:00 6-12 urte artekoentzat.
-Irailak 2, 19:00-21:00 13-16 urte artekoentzat.
-Irailak 3, 19:00-21:00 17 urtetik aurrerakoentzat.
Lekua: Santuenea 16 (ludoteka).
Prezioa: elkarteko bazkideek 4 euro, gainerakoek 7 euro.
Oharra: plaza mugatuak.
Jubilatuentzako gimnasia:
Bideratzailea: Iratxe Bizkarrondo.
Saioen egutegia: irailak 4, 19:00-20:30.
Prezioa: elkarteko bazkideek 3 euro, gainerakoek 5 euro.
Talo tailerra:
Bideratzaileak: Usurbilgo talogileak.
Eguna: irailak 5, ostirala, 18:00.
Lekua: Santueneako frontoia.
Prezioa: elkarteko bazkideek 4 euro, gainerakoek 6 euro.
Ikasturte hasierako festa, Umeen Eguna:
Eguna: irailak 6, larunbata.
Egitaraua:
11:30 Herri kirol jolasak.
13:30 Bazkaria, norberak ekarria. Postrea eta edaria Santuenea Kultur Elkartearen kontu.
17:00 DJ Gorka Mendi.
Barreterapia familian:
Bideratzailea: Manex Beristain.
Eguna: irailak 7, 11:00-13:00.
Tokia: Santuenea 16, ludoteka.
Prezioa: helduek 10 euro, haurrek 6 euro.
Izen-ematea: 621 095 644 edo santueneake@gmail.com
Oharra: ikastaro eta tailerretarako plaza mugatuak.