Atxegaldeko jaien ostean, Santueneakoen txanda

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 3a, 09:31

Iraileko hirugarren asteburuan jai giro betean murgilduko da Santuenea. Bertkao jai batzordeak osatua du hiru egunetarako egitaraua.

Kalezar, Usurbil, Zubieta, Urdaiaga eta Atxegalderen ostean, Santuenearen txanda orain. Irailaren 19tik 21era auzoa festa giro betean murgilduko da. Bi asteren faltan, bertako jai batzordeak osaturiko ekintzen egitaraua ezagutarazi dute.

Asteburu horretan, musika, haurrei zuzenduriko hitzorduak, askotariko produktuen dastatzeak, auzotarren topagune izango diren ekitaldiak eta gehiago izango da. Hemen duzue, 2025eko Santueneko jaien egitaraua:

Santueneko jaiak
Irailak 19, ostirala
17:00 Txupinazoa.
Ondoren, globo gerra.
18:00 Burrunbazale Txaranga.
18:30 Buruhandiak.
19:30 Sardin jana.
22:00 Txalainak.
Ondoren, DJ HODIrekin Remember Festa.

Irailak 20, larunbata
10:00 Puzgarriak.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haurren bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Apar festa.
17:30 Txokolatada.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak, LAUBURU konpartsaren eskutik.
20:00 Holi Festa, DJ GORKA MENDIrekin.
00:00 Mr Luken eta Chuchamba.

Irailak 21, igandea
09:00 Esnadeia JON&JON.
11:00 Zirko tailerra.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria.
Ondoren, bingoa.
18:00 Buruhandiak.
18:00 Izer eta Alabier.
19:00 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.