Talo tailerrak gaztetxoen zein helduen arreta bereganatu du

Erredakzioa 2025ko ira. 5a, 18:01

Santuenea Kultur Elkarteak gogotsu ekin dio ikasturte berriari. Jarduera ugari egin dituzte aste honetan. Gaur talo tailerraren txanda izan da. Bihar Umeen Eguna ospatuko dute eta igandean, barreterapia familian ekimenarekin borobilduko dute "Santuenea martxan!" zikloa.

Ikasturte hasierako festa, Umeen Eguna:

Eguna: irailak 6, larunbata.
Egitaraua:
11:30 Herri kirol jolasak.
13:30 Bazkaria, norberak ekarria. Postrea eta edaria Santuenea Kultur Elkartearen kontu.
17:00 DJ Gorka Mendi.


Barreterapia familian:

Bideratzailea: Manex Beristain.
Eguna: irailak 7, 11:00-13:00.
Tokia: Santuenea 16, ludoteka.
Prezioa: helduek 10 euro, haurrek 6 euro.

Izen-ematea: 621 095 644 edo santueneake@gmail.com
Oharra: ikastaro eta tailerretarako plaza mugatuak.


Ikastaro eskaintza ikasturteari begira:


-Tai-chi: urritik aurrera, astelehenetan, 17:00-18:00 artean. 675006445 (Maribi).
-Aeroyoga: urritik aurrera. 615715991 (Leire).
-Joskintza: ostiraletan, 17:00-19:00 artean. 695774951 (Mari Carmen).
-Sendabelar baratzea: urriak, 4, 10:00-13:00, auzoko frontoi ondoko lokalean, Garbiñe Larrearen eskutik. Izen-ematea: 621 095 644 / santueneake@gmail.com
-Sendabelar koadernoa, urriak 24 eta azaroak 7, 17:30-19:30 artean, Santueneko frontoi ondoko lokalean, Leire Lazkanoren eskutik. Izen-ematea: 621 095 644 / santueneake@gmail.com