Santueneko jaiak

Santueneko jaietarako kartela eta egitaraua prest

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 9a, 11:28

Irailaren 19tik 21era Santuenean ospatuko diren festen hitzordu zikloa prest du jai batzordeak. Baita ekitaldi sorta iragartzeko kartelak ere; bat orokorra, bestea gaztetxoenei zuzendua.

Kalezar, Usurbil, Zubieta, Urdaiaga eta Atxegalderen ostean, Santuenearen txanda orain. Irailaren 19tik 21era auzoa festa giro betean murgilduko da.

Asteburu horretan, musika, haurrei zuzenduriko hitzorduak, askotariko produktuen dastatzeak, auzotarren topagune izango diren ekitaldiak eta gehiago izango da. Jai batzordeak prest du egitaraua, baita hitzordu sorta iragartzeko kartelak ere, pluralean; bat orokorra ekintza guztiekin, bestea, haurrei zuzendurikoa.

Santueneko jaiak
Irailak 19, ostirala
17:00 Txupinazoa.
Ondoren, globo gerra.
18:00 Burrunbazale Txaranga.
18:30 Buruhandiak.
19:30 Sardin jana.
22:00 Txalainak.
Ondoren, DJ HODIrekin Remember Festa.

Irailak 20, larunbata
10:00 Puzgarriak.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haurren bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Apar festa.
17:30 Txokolatada.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak, LAUBURU konpartsaren eskutik.
20:00 Holi Festa, DJ GORKA MENDIrekin.
00:30 Dj gaua: Mr Luken 2008, Kiliki eta Chuchamba Fönk La Flaca.

Irailak 21, igandea
09:00 Esnadeia JON&JON.
11:00 Zirko tailerra.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria.
Ondoren, bingoa.
18:00 Buruhandiak.
18:00 Izer eta Alabier.
19:00 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.