Santueneako jaiak

Festa giroan sartzear Santuenea

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 15a, 12:46

Datorren asteburuan, irailaren 19tik 21era festa giro betean murgilduko da Santuenea.

Santuenea Kultur Elkarteak iraila hasieran "Santuenea martxan" zikloarekin ikasturte berriari ekin ostean, auzoa jaietan murgiltzeko unea heldu da. Festa giro betean sartuko da Santuenea asteburu honetan, irailaren 19tik 21era. Ohi bezala, ez da faltako musikarik, ez jolasik ezta jan-edanik ere. Denetarik eta denontzako ekitaldi eskaintza osatu du bertako jai batzordeak, ostiraletik igandera. Segidan duzue egitarau zehatza.

Horrez gain, gogoan izan; hainbat trebakuntza saio antolatu dituzte hurrengo asteotarako.

Santueneko jaiak
Irailak 19, ostirala
17:00 Txupinazoa.
Ondoren, globo gerra.
18:00 Burrunbazale Txaranga.
18:30 Buruhandiak.
19:30 Sardin jana.
22:00 Txalainak.
Ondoren, DJ HODIrekin Remember Festa.

Irailak 20, larunbata
10:00 Puzgarriak.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haurren bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Apar festa.
17:30 Txokolatada.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak, LAUBURU konpartsaren eskutik.
20:00 Holi Festa, DJ GORKA MENDIrekin.
00:30 Dj gaua: Mr Luken 2008, Kiliki eta Chuchamba Fönk La Flaca.

Irailak 21, igandea
09:00 Esnadeia JON&JON.
11:00 Zirko tailerra.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria.
Ondoren, bingoa.
18:00 Buruhandiak.
18:00 Izer eta Alabier.
19:00 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.

Ikastaroak
"Santuenea martxan!" zikloaren ondotik, hurrengo hilabeteotarako zenbait ikastaro eta bertso-afaria antolatu ditu auzo elkarteak:
-Tai-chi: urritik aurrera, astelehenetan, 17:00-18:00 artean. 675006445 (Maribi).
-Aeroyoga: urritik aurrera. 615715991 (Leire).
-Joskintza: ostiraletan, 17:00-19:00 artean. 695774951 (Mari Carmen).

Urriak 4, larunbata
10:00-13:00 Sendabelar baratzea Santueneko frontoi ondoko lokalean, Garbiñe Larrearen eskutik: "Sendabelar bakoitzarekin alde praktikoa landuko du Garbiñek: mendafin tintura eta emultsioa, izpilikuz egindako lubrikatzailea eta kolonia ura, erromero alkohol indartua, ilena olio baregarria, salbia desodorante lehorra eta lurrun bainua, erramu ukendua eta abar".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 25 euro, bazkide ez direnek 30 euro.

Urriak 12 eta azaroak 16
11:00-13:00 Heriotzaren pedagogia bizipen tailerra Manex Beristainen eskutik, Santuenea 12an: "heriotzaren gaia errespetuzko giroan, elkar entzunez eta konfiantzazko espazio seguru batean elkarbanatzeko aukera ederran da espazio hau. Norbere heriotzari begiratzeko tresnak landuko ditugu, dolu prozesuaren inguruko dinamikak egin eta bakoitzaren kezka, egonezin eta ibilbide pertsonalerako baliabideak garatuko ditugu".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro.

Urriak 17, ostirala
21:00 Bertso afaria Santueneako Ibai-Ondo Elkartean.
Bertsolariak: Nerea Elustondo, Sustrai Colina eta Eli Pagola.
Gai-emailea: Onintza Gartzia.
Menua: txistorra, bakailaoa saltsan, saiheskia, gazta, irasagarra eta intxaurrak, kafea, kopa.
Prezioa: 35 euro. Txartelak Esnaola janaridendan salgai.

Urriak 24/azaroak 7
17:30-19:30 Sendabelar koadernoa Leire Lazkanoren eskutik, Santueneako frontoi ondoko lokalean: "Gure inguruan agertzen diren sendabelarrak behatu eta ezagutuko ditugu. Norberak bere koadernoa sortuko du inguratzen gaituen lurrak eskaintzen dizkigun sendabelarrak jasoz. Belarrak ezagutzen ikasiko dugu, haien erabilerak ulertzen eta haien onurak aprobetxatzen".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro.

Oharra: plaza mugatuak.
Izen-ematea: 621 095 644 / santueneake@gmail.com