Ostiral arratsaldeko 17:00ak. Une horretan, eten egingo du Santueneak eguneroko ohiko bizimodua, jai giro beteko asteburuan barneratzeko. Txupinazoarekin ekingo diete 48 orduko festei.
Ostiral honetan hasi eta igandera arte, irailaren 19tik 21era, dj gauak, haur jolasak, kalejirak, txapelketak, dastaketak, jan-edana eta gehiago izango da Santuenean. Segidan duzue egitarau zehatza.
Santueneko jaiak
Irailak 19, ostirala
17:00 Txupinazoa.
Ondoren, globo gerra.
18:00 Burrunbazale Txaranga.
18:30 Buruhandiak.
19:30 Sardin jana.
22:00 Txalainak.
Ondoren, DJ HODIrekin Remember Festa.
Irailak 20, larunbata
10:00 Puzgarriak.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haurren bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Apar festa.
17:30 Txokolatada txoznan.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak, LAUBURU konpartsaren eskutik.
20:00 Holi Festa, DJ GORKA MENDIrekin: Igerilekuko betaurrekoak ekartzea gomendatzen dizugu.
00:30 Dj gaua: Mr Luken 2008, Kiliki eta Chuchamba Fönk La Flaca.
Irailak 21, igandea
09:00 Esnadeia JON&JON.
11:00 Zirko tailerra.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria.
Ondoren, bingoa.
18:00 Buruhandiak.
18:00 Izer eta Alabier.
19:00 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.