Santurik gabeko festa bakarrak Atxegaldekoekin batera eta haien ostekoak. Burrunbatsu eta blai hasi berri dituzte Santueneako jaiak ostiral arratsalde honetan. Igande iluntzean amaituko dituzten bezala ekin diete auzoko festei, kirol pista zabalean traka burrunbatsuarekin. Ke artean ikusi dugu, jai giroan barneratzeko prest ziren auzokide eta bisitarientzako mezua; azken urteotan ezagun egin duten "ongi etorri infernura!" aldarria.
Eta bai, sargori esnatu zaigu ostiral hau, baina traka burrunbatsuarekin eta festei hasiera ofiziala eman dien lehen suziria jaurtita, jada Santueneko plaza nagusiaren bueltan prest eta parte hartzeko irrikan ziren haur, nerabe, gazte eta heldu, kirol pistara lasterka bizian sartu dira, minutu gutxira blai amaitu duten globo gerrari ekitera.
Ez zen lagunik une horretan, eta adi ibili behar izan dute plazan egindako globo gerra horretan parte hartzen ari zirenek nahiz haiei begira zirenak ere, edonondik etor zitekeen eta urez blai zen puxiketako bat.
Burrunba eta ur festa artean ekin diete auzoko festei. Igande iluntzera arte izango duzuenaren berri duzue hemen:
Santueneko jaiak
Irailak 19, ostirala
18:00 Burrunbazale Txaranga.
18:30 Buruhandiak.
19:30 Sardin jana.
22:00 Txalainak.
Ondoren, DJ HODIrekin Remember Festa.
Irailak 20, larunbata
10:00 Puzgarriak.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haurren bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Apar festa.
17:30 Txokolatada txoznan.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak, LAUBURU konpartsaren eskutik.
20:00 Holi Festa, DJ GORKA MENDIrekin: Igerilekuko betaurrekoak ekartzea gomendatzen dizugu.
00:30 Dj gaua: Mr Luken 2008, Kiliki eta Chuchamba Fönk La Flaca.
Irailak 21, igandea
09:00 Esnadeia JON&JON.
11:00 Zirko tailerra.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria.
Ondoren, bingoa.
18:00 Buruhandiak.
18:00 Izer eta Alabier.
19:00 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.