Santueneako jaiak

Sardin janak irrika eragin du

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 19a, 20:37

Mimo handiz auzolanean sukaldaturiko sardin janak urteroko ilara luzea eragin du Santueneko jaien lehen orduotan.

Jaiak jan-edanaren sinonimo ere izan ohi dira. Santuenean produktu ezberdinen dastatze saio bat baino gehiago antolatzen dituzte. Aurtengoan, haietan lehena, sardin jana izan da. Ostiral arratsalde honetan egin dute, eta irudiok ikusi besterik ez da zer nolako harrera izan duen.

Ibai-Ondo elkarte ondoko txokoan, bertako hainbat kideek nahiz herrikide gehiagoren artean auzolanean mimo handiz sukaldatu eta zerbitzatzen aritu dira jo eta su, bertara joandakoen artean zegoen irrika apaltzeko.

Asteburuan zehar, izango da jaki gehiago dastatzeko aukera; txokolatea, igande goizeko hamaiketakoa edota piperrak hain zuzen.