Santueneako jaiak

Dantzatu eta abesteko gogoa piztu du Burrunbazalek

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 19a, 21:32

Jai giroa mugiarazteaz, auzora hedatzeaz arduratu da Santueneko festak hasi berritan, Burrunbazale txaranga.

Jaia, bizitza da, mugimendua, ondoko irudiok erakusten duten moduan. Ostiral arratsalde honetan barneratu da Santuenea asteburu osora hedatuko den urteroko ospakizun zikloan. Bizi asko egin du jauzi egunerokotasunetik alboratuko dituen hiru egunotara; besteak beste, Burrunbazale txarangakoen eskutik. Arratsaldean zehar, auzoa girotzen eta jaietan sartzeko gonbita hedatzen aritu dira, Santuenean barrena egindako kalejiraren bidez.

Jendea abestu eta dantzatzera animatzeko moduko girotze lana egin du ostiral iluntzera arte Burrunbazalek. Terraza nahiz parke inguruan zegoen jendarteak edota buruhandiak inguratu ditu txarangak. Bidelagun izan dituzte, besteak beste, auzoko gazteak. Tarte batzuetan, elkarrekin abestu eta dantzatu dute.