Musarekiko zaletasunak ez du gainbeherarik. Bertakoekin nahiz bisitan datozenekin Usurbilgo herri eta auzoetako jaietako ekitaldi parte hartzaileenetako bat izan ohi da. Asteburu honetan Santuenean ospatzen ari diren festak ere ez dira errealitate horretatik asko urruntzen ari.
Albiste honi atxikitako irudiak dituzue larunbat arratsalde honetan, 16:00ak pasatxoan auzoko frontoiak zuen itxura. Antolakuntzak aurreko ordu-erdian finkaturiko epealdiaren baitan izena emandako bikoteak musean ari ziren gogotik.
Frontoia bete du mus txapelketak. Ordu batzuetarako saioa izan da, txapeldunak izendatu artekoa.
Iluntzean, 20:00ak pasatxoan amaitu dute lehiaketa. Azken fasea, kontzertuen oholtza gainean jokatu dute. Hemen duzue bikote irabazleen berri:
1-Iraitz eta Manex.
2-Aritz eta Arkaitz.
3-Joxe, Pastelero.
4-Aranburux2.