Santueneako jaiak

Kolore festan bilakatu dute Dj Gorka Mendiren emanaldia

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 20a, 21:07

Musikaz eta kolorez blaitu dute DJ Gorka Mendiren emanaldia. Euskal kanta ezagunen erritmora dantza egiteaz gain, Holi Festarekin koloreztatuak amaitu dute bertan zirenak.

Musikak eta koloreak bat egin dute une berean. Dj Gorka Mendik emanaldia eskaini du, haurrak protagonista nagusi izan dituen Santueneko festen larunbat iluntze honetan. Euskal abestien erritmora bizi asko dantzan aritu da belaunaldi gazteena.

Dantzan hasi eta blai amaitu dute. Blai koloreztatua eta blai, lehertu den ekaitzaren erdian goitik behera bustita. Baina jai giroan horrek ez du askorik axola eta bistan denez, primeran pasa dute.

"Holi Festa" amaitu ostean, frontoira itzuli dira, bertan hasia duten dantzaldiari segida ematera.