Urteotako tradizioari hutsik egin gabe, auzoa esnatzen hasia da igande honetako azken jaiegunari ekiteko. Horretan aritu dira, txistu doinuekin Santuenea suspertzen irudiotako bi herrikide; Jon & Jon. Baten batzuk ez dute horren beharrik izan, oraindik gaueko parrandaren ondotik lotara joateke zirelako. Gehienak lotan edo esnatzen hasi berriak ziren Jon Alkorta eta Jon Mikel Larrañaga kaleratu direnerako. Kalez kale aritu dira musikaz girotzen. Izan dira balkoi eta leihoetara gerturatu direnak, bi herrikideon kalejira ikusi eta entzutera.
Goizeko 9:00etarako aurreikusia zuten esnadeiari ekiteko. Euriak, ordea, atzerarazi egin die abiatzeko unea, baina ez dute, noski, bertan behera utzi. Oraindik aspaldidaniko ohitura honi eusten dion auzo bakarretakoa da Santuenea, gaur berritu dutena.