Zirkoa jolas bilakatu dute igande goiz honetan, irailaren 21ean, Santueneako festen azken egun honetako lehen orduetan. Auzoko frontoira ekarri dituzte zirkoak ezagun eginiko hainbat tramankulu, horietan trebatu eta jolasteko. Horretan aritu dira gogotsu asko gaztetxoenak.