Santueneako jaiak 2025

Joaldunak elkargunea duten auzoan irten dira

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 21a, 14:06

Santueneako azken jaiegunari bizipoza ekarri diote Usurbilgo joaldunek.

Usurbilgo joaldunak izan arren, sorreratik elkargunea Santuenean kokatua izan dute. Auzoko festak helduta, nola ez, kalejiran irten izan dira azken urteotan, baita gaurkoan ere.

Eguerdi partean abiatu dira auzoan barrena egin duten kalejirarekin. Erribera aldetik ekin eta Santueneako kaleetan barneratu dira, talde erritmo perfektuan. Lehen metroak eginda, pixkanaka bidelagunak batu zaizkie eta denen artean bizipoza ekarri dute Santueneako festen azken egunera.

Sorreratik hona, beste herri eragileetan gertatu ohi den antzera, Usurbilgo joaldunen artean ere kide berriak sartzen joan dira, irudiotan ikus dezakezuen moduan.