Santueneako jaiak 2025

Punteria handiko lehiakideak toka txapelketan

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 21a, 13:50

Goiz osoan jokaturiko toka txapelketan parte hartzera animatu dira auzokideak eta bisitariak.

Hiru bat ordu inguruko lehia luzea izan da, etenik izan ez duena. Parte hartzaileak gogotik saiatu dira, ahalik eta punteria finena erakutsiz. Bakarra izan da, ordea, iaioena, ondoko irudian duzue aurtengo Santueneako jaien baitan jokaturiko toka txapelketako irabazlea.

Saio ezagunean lehiatu dira goizean goizetik auzoan bertan zirenak, nahiz gerora frontoi ondoko festen plazara gerturaturikoak. Lehia bizia izan da tokarena.