Auzolanean nahiz ekintzetan parte hartzen, intentsitate handiko asteburua izan dute Santuenean. Horregatik, zer hobeto atsedenaldirako tarte bat hartu eta auzokideekin mahai beraren bueltan esertzea baino. Hala egin dute igande eguerdi honetan, irailaren 21ean. Goiz parteko toka txapelketako sariketaren ondotik, frontoiko estalpean elkartu dira auzo bazkaritarako. Belaunaldiarteko auzokideen bilkuran bilakatu dute urte luzez egin ohi duten hitzordua.
Otordu girotua izan dute, gainera. Izan ere, bazkalostean bingoan jokatzeko aukera izan dute.