Badaezpada euritakoa eskuetan, prest ziren eskubaloiko plazan, bizi askoa izan den asteburua agurtzeko prest igande honetan, irailaren 21ean, iluntzeko 21:00etan. Une horretan piztu dute auzoko festak behar bezala agurtzeko azken traka; suziri hegalari koloretsuak, baita lurrekoak ere.
Bistan denez, Santueneko festen hasiera eta asteburuak iraun artean gertatu bezala, amaiera ere ez da oharkabean igaro. Irudiok horren lekuko.
Azken hitzordu horrekin, akabo aurtengo auzoko jaiak. 2026koak heltzeko atzerako kontaketa abian dute Santuenean.