Santueneako jaiak

Jo eta su aritu dira dantzan, erromerian

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 21a, 22:17

Izer eta Alabier bikoteak girotu du Santueneko jaien azken arratsaldea; eta, nola, gainera. Eskainitako emanaldiak frontoi ingurua dantza batean jarri du.

Astelehena ate joka zela kezkarik gabe, ez zuten jai giroa amaitzeko batere gogorik igande arratsalde honetan, irailaren 21ean, Santuenean bildutakoek. Ikusi bestela, nola aritu diren dantzan, jo eta su nekatu gabe. Izer eta Alabier bikoteak girotu du auzoko festetako azken arratsaldea.

Banaka, bikoteka nahiz taldean maila ezinhobea erakutsi dute erromeriara joan eta dantza giro horretan murgildu diren lagunek. Edozein zela ere entzungai zuten abestia, haren erritmora gogotik mugitu dute gerri buelta.