Santueneako jaietan egarritu edo gosetzeko aitzakia gutxi izan ohi da. Festen hasieratik amaierara, eskuzabaltasun osoz jokatu ohi dute antolatzaileek. Gogotik zaintzen dituzte festa girora joandakoak. Aurten ez da gutxiagorako izan.
Ostiralaz geroztik, asteburu osoan zehar, auzolanean sukaldaturiko sardinak eskaini dituzte, txokolate gozoa, txorizo egosia igande goiz honetan, eta, amaitzeko, festen azken orduetan ere piper berde eder askoekin askaltzeko aukera eskaini dute.
Esandakoa, Santuenean beti, lagunartean bapo jan eta edateko aukera eskaini ohi dute urtero jaien asteburuan.