Antolatzaileek iragarri moduan, "Santuenea martxan!" da iraila hasieratik eta bertako auzo elkartetik asteotan gogorarazi dutenez, dinamikak ez du etenik izango hurrengo asteotan. Izan ere, eskaintza oparoa prestatu dute.
Iragan larunbatean, urriaren 4an, esaterako, bi saio antolatu zituzten. Arratsalde partean, batetik, sagardoaren kulturara hurbiltzeko aukera paregabea izan zuten Aialde-Berri sagardotegikoen eskutik. Sagardoaren ekoizpenari lotutako hainbat xehetasunen berri jaso zituzten, modu ezin didaktikoagoan.
Aldez aurretik, goiz partean, sendabelarrei buruzko saioa egin zuten frontoi ondoko lokalean, Garbiñe Larrea bidelagun zutela. "Sendabelar bakoitzarekin alde praktikoa" landu zuten, albiste honi atxikitako argazkian ikus daitekeen moduan.
Trebakuntza saio horien ondotik, ekimen gehiago iragarri ditu hurrengo asteotarako Santuenea Kultur Elkarteak. Hurrengo hitzordua, igande honetan bertan, urriaren 12an; heriotza hizpide izango duen bizipen tailerra iragarri dute. Lerrootan dituzue xehetasunak:
Santuenea K.E.-ren programazioa
Ikastaroak:
-Tai-chi: urritik aurrera, astelehenetan, 17:00-18:00 artean. 675006445 (Maribi).
-Aeroyoga: urritik aurrera. 615715991 (Leire).
-Joskintza: ostiraletan, 17:00-19:00 artean. 695774951 (Mari Carmen).
Urriak 12 eta azaroak 16
11:00-13:00 Heriotzaren pedagogia bizipen tailerra Manex Beristainen eskutik, Santuenea 12an: "heriotzaren gaia errespetuzko giroan, elkar entzunez eta konfiantzazko espazio seguru batean elkarbanatzeko aukera ederran da espazio hau. Norbere heriotzari begiratzeko tresnak landuko ditugu, dolu prozesuaren inguruko dinamikak egin eta bakoitzaren kezka, egonezin eta ibilbide pertsonalerako baliabideak garatuko ditugu".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro.
Urriak 17, ostirala
21:00 Bertso afaria Santueneako Ibai-Ondo Elkartean.
Bertsolariak: Nerea Elustondo, Sustrai Colina eta Eli Pagola.
Gai-emailea: Onintza Gartzia.
Menua: txistorra, bakailaoa saltsan, saiheskia, gazta, irasagarra eta intxaurrak, kafea, kopa.
Prezioa: 35 euro. Txartelak Esnaola janaridendan salgai.
Urriak 24/azaroak 7
17:30-19:30 Sendabelar koadernoa Leire Lazkanoren eskutik, Santueneako frontoi ondoko lokalean: "Gure inguruan agertzen diren sendabelarrak behatu eta ezagutuko ditugu. Norberak bere koadernoa sortuko du inguratzen gaituen lurrak eskaintzen dizkigun sendabelarrak jasoz. Belarrak ezagutzen ikasiko dugu, haien erabilerak ulertzen eta haien onurak aprobetxatzen".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro.
Oharra: plaza mugatuak.
Izen-ematea: 621 095 644 / santueneake@gmail.com