Bertsolaritzari eskainitako gaua Santuenean, afari eder baten bueltan

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 17a, 07:49

Iaz, Ibai-Ondon eginiko bertso-afaria. Argazkia: Santuenea K.E.

Bertso afaria antolatu du Santuenea Kultur Elkarteak ostiral honetarako, urriaren 17rako.

Talo tailerra, barreterapia, ikasturte hasierako festa... Eta ekimen gehiago antolatu zituen ikasturte hasieran Santuenea Kultur Elkarteak, "Santuenea martxan" zikloaren baitan. Gero auzoko jaiak heldu ziren iraileko hirugarren asteburuan.

Ordutik, etenik gabe antolatzen ari da Santuenea K.E. denetariko tailer eta ikastaroak. Ostiral honetan, afari goxo baten bueltan, bertso saioa ospatuko dute Ibai-Ondo elkartean.

Santuenea K.E.-ren datozen ekintzak
Urriak 17, ostirala
21:00 Bertso afaria Santueneako Ibai-Ondo Elkartean.
Bertsolariak: Nerea Elustondo, Sustrai Colina eta Eli Pagola.
Gai-emailea: Onintza Gartzia.
Menua: txistorra, bakailaoa saltsan, saiheskia, gazta, irasagarra eta intxaurrak, kafea, kopa.
Prezioa: 35 euro. Txartelak Esnaola janaridendan salgai.

Urriak 24/azaroak 7
17:30-19:30 Sendabelar koadernoa Leire Lazkanoren eskutik, Santueneako frontoi ondoko lokalean: "Gure inguruan agertzen diren sendabelarrak behatu eta ezagutuko ditugu. Norberak bere koadernoa sortuko du inguratzen gaituen lurrak eskaintzen dizkigun sendabelarrak jasoz. Belarrak ezagutzen ikasiko dugu, haien erabilerak ulertzen eta haien onurak aprobetxatzen".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro.

Azaroak 16, igandea

11:00-13:00 Heriotzaren pedagogia bizipen tailerra Manex Beristainen eskutik, Santuenea 12an: "heriotzaren gaia errespetuzko giroan, elkar entzunez eta konfiantzazko espazio seguru batean elkarbanatzeko aukera ederran da espazio hau. Norbere heriotzari begiratzeko tresnak landuko ditugu, dolu prozesuaren inguruko dinamikak egin eta bakoitzaren kezka, egonezin eta ibilbide pertsonalerako baliabideak garatuko ditugu".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro.

Oharra: plaza mugatuak.
Izen-ematea: 621 095 644 / santueneake@gmail.com