Kudeatzaile berri bila, Santueneako Gure Elkarteko tabernarako

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 6a

Santueneako Gure Elkartea jubilatuen bilguneko tabernarako kudeatzaile berria hautatzeko esleipen deialdia abiarazi du Usurbilgo Udalak.

Kudeatzaile berri bila dabil Usurbilgo Udala Santueneako Gure Elkartea jubilatuen bilguneko tabernarako. Horri begirako esleipena abiarazi du. Interesdunek azaroaren 20ra arte aurkeztu ahalko dituzte proposamenak, aurreko esleipena irailean amaitu ostean. Ordutik, iraila amaieratik itxita dago taberna.

Udaletik ohartarazi dutenez, "esleipen berria ohi baino motzagoa izango da: bederatzi hilabeterako, gehienez". Zergatia ahal azaldu dute Udaletik. "Udalak jubilatuen elkartearekin eta Santuenea Kultur Elkartearekin izandako hartu-emanek agerian utzi dute tabernaren eredu aldaketa baten beharra. Hori egin ahal izateko, ordea, obrak egin behar dira, eta proiektua prestatu bitarteko epean taberna itxita egon ordez, lizitazio laburragoa egitea erabaki da".

Bide horretan, Udaletik iragarri dutenez, "abendu amaierarako edo urtarril hasierarako esleipen berria ebatzi ahal izatea espero du udalak, taberna ahalik eta azkarren irekitzeko.