Bizi asko doakie 2025-26 denboraldia Santuenea Kultur Elkartekoei. Etenik gabeko dinamika betean dira udazken honetan. Azken saioko irudia duzue albiste honi atxikitakoa. Izan ere, iragan ostiralean, azaroaren 7an, sendabelarrei buruzko bigarren eta azken saioa egin zuten Leire Lazkanorekin. "Gure inguruan agertzen diren sendabelarrak behatu eta ezagutuko ditugu. Norberak bere koadernoa sortuko du inguratzen gaituen lurrak eskaintzen dizkigun sendabelarrak jasoz. Belarrak ezagutzen ikasiko dugu, haien erabilerak ulertzen eta haien onurak aprobetxatzen", zioen antolakuntzak ikastaroa iragartzeko informazioan.
Sendabelarrei eskainitako trebakuntza saioen ondotik, kantu bazkaria antolatu du auzo elkarteak azaroaren 29rako. Segidan dituzue xehetasunak. Adi, hitzordurako txartelak eskuratzeko azken astea duzue honako hau.
Kantu bazkaria, Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak larunbat horretan bertan, hilaren 29an antolaturiko kantu-jiraren ostean egingo dute.
Kantu bazkaria
Azaroak 29, larunbata
14:00 Kantu bazkaria Aialde-Berri sagardotegian. Sebasek eta Kikek girotuko dute. Menua: txorizo egosia, bakailu tortila, saiheskia eta letxuga, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Ura, sagardoa, ardo beltza, kafea. Kopa aparte. Prezioa: 33 euro.
Txartelak azaroaren 15era arte salgai, Santueneako Esnaola janari-dendan eta eta Artzabal jatetxean baita santueneake@gmail.com helbidean edo 621 095 644 telefono zenbakian. Emailez nahiz telefonoz jaso ahalko da haurren menuari buruzko xehetasun gehiagoren berri.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.