Sendabelarrei eskainitako trebakuntza saioen ondotik, kantu bazkaria antolatu du Santuenea Kultur Elkarteak azaroaren 29rako. Izatez, txartelak eskuratzeko hilaren 15era arteko epealdia finkatua zuten, baina tarte horri amaiera eman beharrean aurkitu dira. Izan ere, txartelok agortu zaizkiela jakinarazi dute.
Kantuari eskainitakoa izango da azaroko azken larunbata. Santueneko kantu bazkariaren aurretik, Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak hileroko kantu-jira egingo du herri erdigunean barrena.
Azaroko azken larunbata kantuan
Azaroak 29, larunbata
12:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta. Ez ahaztu kantu-liburuxka eramatea.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
14:00 Kantu bazkaria Aialde-Berri sagardotegian. Sebasek eta Kikek girotuko dute.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
