Hurbilduz proiektua aurkeztu eta frontoi ondoko auzo lokal berritua inauguratzeko iragan ostegunean, azaroaren 20an Santuenean eginiko ekitaldi bikoitzak, merezitako gorazarrea, aitortza eskaintzeko tartea ere izan zuten. Auzoa bizigarriago egin, girotu, dinamizatzen aritu dira. Auzotarrek Santuenearekiko hartuemana sendotzea ahalbidetu dute. Eginiko saiakera horregatik guztiagatik merezitako eskertza jaso zuten azaroaren 20ko frontoi ondoko lokalaren inaugurazio ekitaldian.
Albiste honi atxikitako irudian dituzue hainbat lagun. Ez daude denak, baina irudikoak nahiz falta zirenak oroitu nahi izan zituzten, haien guztiek urteetan eginiko ekarpena nabarmendu zuten. Lore-sorta eta oroigarri bana jaso zuten, Santuenea Kultur Elkartearen ibilbidean emandako guztiagatik.
Aipatu moduan, bost emakume dituzue ondoko argazkian, baina denek ezin izan zuten egon ekitaldian. Santuenea Kultur Elkartetik emakume hauen guztion lana aitortu nahi izan du:
- Maricarmen Oroz.
- Alazne Lazkano.
- Amaia Zabala.
- Kontxi Landa.
- Arantxa Esnaola.
- Lucia Balsera.
- Josune Galatas.
- Txaro Utrera.
- Arantxa Motos.
- Maribi Arrospide.
- Abelina Manso.