Herri erdigunea apainduta, Santuenea eguberri giroan murgiltzen hurrengoa

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 12a

Usurbil datorren ospakizun zikloan barneratzen doa. Herri erdigunearen ondotik, girotze horretara batuko da Santuenea igande honetan bertan, abenduaren 14an.

Urte amaierarekin batera, garai honetarako girotzen hasia da herria. Azken egunotan, Jokin Eizagirrek sortutako apaingarriez girotu dute herri erdigunea. Gauza bera egiten joango dira egunotan Usurbilgo herri eta auzo hainbatetan ere; Aginagan, Txokoalden, Zubietan, Santuenean eta baita estreinakoz, Kalezarko Belmonte kalean ere.

Ostiral honetan, abenduaren 12an, kokatu dituzte Mari Domingi eta Olentzero Mikel Laboa plazan, albiste honi atxikitako argazkian ikus dezakezuen moduan.

Apaintze lan hauetara batuko da Santuenea ere igande honetan, abenduaren 14an. Prestaketa lanak bideratzeko arratsalde pasa antolatu du bertako kultur elkarteak. Hurrengo asteotarako antolaturiko ekintza zikloaren abiapuntua izango da etziko hitzordua:

Santuenea neguko ospakizunetan
Abenduak 14, igandea
Gabonak Santuenean: zuhaitz apainketa eta eguberrietako argiak piztea
16:30 Zuhaitza apaintzea Santueneako frontoian.
18:00 Gabonetako argien piztea.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

Abenduak 21, igandea
San Tomas eguna Santueneako frontoian:
16:30
Gabonetako eskulanak.
18:30 Txistorra banaketa eta bingoa.
Horrez gain: Dj Gorkamendiren girotzea, Gure Elkarteko bazkideen arteko gabonetako loteen zozketa, Santuenea K.E.-ko bazkideen arteko otarraren zozketa eta txerritxoaren zozketa umeen artean.
Antolatzaileak: Santuenea Kultur Elkartea eta Santuenea Gure Elkartea.

Abenduak 24, asteazkena
18:00 Mari Domingiren eta Olentzeroren etorrera.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

Abenduak 29, astelehena
17:00
Buztinarekin jolasean eta buztina margotzea Santueneako ludoteka (Santuenea 16).
-Bi saioetarako: Santuenea Kultur Elkarteko bazkideek 2 euro, gainerakoek 7 euro.
-Saio bakarrerako: Santuenea Kultur Elkarteko bazkideek euro bat, gainerakoek 4 euro.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

Abenduak 30, asteartea
16:30
Mahai jolasen topaketa Santueneako ludoteka (Santuenea 16).
Izen-ematea: santueneake@gmail.com / 621 095 644.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

Urtarrilak 7, asteazkena
17:00
Gabonak Santuenean: buztinarekin jolasean eta buztina margotzea Santueneako ludoteka (Santuenea 16).
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.