Negu hasierako ospakizunen ziklo betean da ofizialki Santuenea, iragan igandeaz geroztik, abenduaren 14tik. Orduan, gabonetako zuhaitza apaindu eta urte garai hau girotzeko argiak piztekoak zituzten. Horixe izan zen hain zuzen, Santuenea Kultur Elkarteak asteotarako antolaturiko ekintzen abiapuntua. Igande honetan, hilaren 21ean, San Tomas eguna ospatuko dute, gabonetako eskulan, txistor banaketa eta hainbat zozketekin. Gorka Mendik girotuko du, 16:30etan abiatuko den arratsalde pasa.
Hilaren 24an, bestalde, Olentzero eta Mari Domingi biran barneratuko dira auzoan, arratsaldeko 18:00etan hasita. Azkenik, buztinarekin jolastu eta margotzeko saio bana antolatu du Santuenea Kultur Elkarteak hurrengo neguko oporraldirako. Lehen saioa, abenduaren 29an izango da, 17:00-19:00 artean, auzoko ludotekan, Santuenea 16an, buztinarekin jolasteko. Urtarrilaren 7rako programatu dute bigarren saioa, ordu eta leku berean, "buztina margotzen" izenekoa. Izen-emateko aukera ezberdinak izango dira:
-Bi saioetarako: Santuenea Kultur Elkarteko bazkideek 2 euro, gainerakoek 7 euro.
-Saio bakarrerako: Santuenea Kultur Elkarteko bazkideek euro bat, gainerakoek 4 euro.
Izen-ematea: 621 095 644 / santueneake@gmail.com
Santueneako deialdiak
Abenduak 21, igandea: San Tomas eguna
Frontoian:
16:30 Gabonetako eskulanak.
18:30 Txistorra banaketa eta bingoa.
Zehaztasunak: "San Tomas Eguna musikaz girotua egongo da Gorka Mendirekin. Santuenea Kultur Elkarteko bazkideen artean otarra zozketatuko da, Gure Elkarteko bazkideen artean gabonetako loteak eta elkarteko haurren artean txerritxoaren zozketa egingo da".
Abenduak 24, asteazkena
18:00 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.
Abenduak 29/Urtarrilak 7
17:00 Buztinarekin jolasean eta buztina margotzea Santueneako ludoteka (Santuenea 16).
Izen-ematea: 621 095 644 / santueneake@gmail.com
-Bi saioetarako: Santuenea Kultur Elkarteko bazkideek 2 euro, gainerakoek 7 euro.
-Saio bakarrerako: Santuenea Kultur Elkarteko bazkideek euro bat, gainerakoek 4 euro.
Abenduak 30, asteartea
16:30 Mahai jolasen topaketa Santueneako ludoteka (Santuenea 16).
Izen-ematea: santueneake@gmail.com / 621 095 644.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.