Negu hasierako ospakizunak

Tailer, musika eta txistor jan ederrarekin ospatu dute San Tomas festa Santuenean

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 21a

Osagai ezberdineko San Tomas festa ospatu dute igande honetan, abenduaren 21ean, Santueneako frontoian.

Abenduak 21 ditu gaur, San Tomas eguna. Inguruotan ere ospatu da egun hau, Santuenean hain zuzen. Santuenea Kultur Elkarteak eta bertako Gure Elkartea jubilatuen bilguneak bat egin dute auzoko frontoian egin duten gaur arratsaldeko hitzorduan. Gorka Mendik musikatu duen arratsalde pasan zehar, gaztetxoenak gabonetako irudiak koloreztatzen aritu dira. Berriki inauguraturiko frontoi ondoko lokal barruko goxotasunean batu dira, bestalde, Gure Elkartekoak.

18:30ak aldera, askari ederra egin dute; nola ez, gaur abenduak 21 izanik, txistor jan ederra. Horrez gain, zozketetarako tartea hartu dute baita. Izan ere, kultur elkarteko bazkideen artean, ondoko irudiotan ikusgai duzuen otar eder bat oparitzekoak ziren eta baita lote gehiago ere Gure Elkarteko bazkideen artean. Azkenik, haurren artean, txerritxoa zozketatzekoa zuten baita.

Duela astebete apaindutako plaza ondoan ospatu dute gaurko San Tomas festa. Baina, adi, datozen egunotarako ekintza gehiago ere programatu dituzte eta:

Santueneako deialdiak
Abenduak 24, asteazkena
18:00 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.

Abenduak 29/Urtarrilak 7
17:00 Buztinarekin jolasean eta buztina margotzea Santueneako ludoteka (Santuenea 16).
Izen-ematea: 621 095 644 / santueneake@gmail.com
-Bi saioetarako: Santuenea Kultur Elkarteko bazkideek 2 euro, gainerakoek 7 euro.
-Saio bakarrerako: Santuenea Kultur Elkarteko bazkideek euro bat, gainerakoek 4 euro.

Abenduak 30, asteartea
16:30 Mahai jolasen topaketa Santueneako ludoteka (Santuenea 16).
Izen-ematea: santueneake@gmail.com / 621 095 644.

Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.