Gabonak

Arratsalde pasa bikoitza egunotan Santuenean

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 29a

Buztinarekin aritu nahiz mahai-jolasetan parte hartzeko aukera eskainiko diete egunotan Santuenea Kultur Elkarteak, oporraldi betean segitzen duten gaztetxoei.

Negu hasierako oporraldiaren bigarren astean murgildu dira haur eta gazteak. Hurrengo aste erdialdera heldu eta ikasgeletara itzuli aurretik, aisialdi garaiko hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute. Aste hasiera honetan, esaterako, Santuenea Kultur Elkarteak bi arratsalde pasa antolatu ditu auzoko ludotekan, Santuenea 16an.

Batetik, buztina lantzeko aukera izango da astelehen honetan, abenduaren 29an (urtarrilaren 7an izango du segida) eta bihar, hilaren 30ean, mahai jolasen topaketa iragarri dute leku berean. Ekimenotarako izena aurrez eman beharra zegoen bideotatik: 621 095 644 / santueneake@gmail.com

Haur eta gazteentzako hitzorduen eskaintza
Abenduak 29, astelehena
17:00 Buztinarekin jolasean Santueneako ludotekan (Santuenea 16).
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

Abenduak 30, asteartea
16:30 Mahai jolasen topaketa Santueneako ludotekan (Santuenea 16, kalean).
Antolatailea: Santuenea K.E.

Abenduak 31, asteazkena
09:30 Ziortzakoekin Andatzara udaletxe aurreko plazatik.
Antolatzailea:
Ziortza G.E.
17:00
Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketa frontoitik.
Antolatzailea: Hurbilago elkartea.

Urtarrilak 2-4, ostiraletik igandera
11:00-13:00 / 16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Oiardo kiroldegian.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 5, astelehena
Erregeen etorrera:
11:00 Eskutitz tailerra eta muralaren irekiera.
12:00 Postariaren etorrera eta jolasak postariekin.
12:30 Postariari eskutitzak eman.
17:00 San Estebandik irteera.
19:30 Harrera frontoian.
Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.

Urtarrilak 7, asteazkena
17:00 Buztina margotzea Santueneko ludotekan (Santuenea 16).
Antolatzailea: Santuenea K.E.

Urtarrilak 11, igandea
17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegiko auditorioan.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.