Haur eta gazteek buztinarekin jolasteko aukera izan dute gaur arratsaldean Santueneako ludotekan. Antolatzaileek jarritako irudiak jarraituz, forma fesberdinetako animaliak zein lepokoak egin dituzte gerturatu direnak. Bigarren saio bat ere izango dute gaur egindakoak margotu ahal izateko, Urtarrilaren 7an. Bihar ere, etxeko txikientzako mahai-jolasen topaketa antolatu du Santuenea Kultur Elkarteak. Ekimenotarako izena aurrez eman beharra zegoen bideotatik: 621 095 644 / santueneake@gmail.com
Haur eta gazteentzako hitzorduen eskaintza
Abenduak 30, asteartea
16:30 Mahai jolasen topaketa Santueneako ludotekan (Santuenea 16, kalean).
Antolatailea: Santuenea K.E.
Abenduak 31, asteazkena
09:30 Ziortzakoekin Andatzara udaletxe aurreko plazatik.
Antolatzailea: Ziortza G.E.
17:00 Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketa frontoitik.
Antolatzailea: Hurbilago elkartea.
Urtarrilak 2-4, ostiraletik igandera
11:00-13:00 / 16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Oiardo kiroldegian.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Urtarrilak 5, astelehena
Erregeen etorrera:
11:00 Eskutitz tailerra eta muralaren irekiera.
12:00 Postariaren etorrera eta jolasak postariekin.
12:30 Postariari eskutitzak eman.
17:00 San Estebandik irteera.
19:30 Harrera frontoian.
Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.
Urtarrilak 7, asteazkena
17:00 Buztina margotzea Santueneko ludotekan (Santuenea 16).
Antolatzailea: Santuenea K.E.
Urtarrilak 11, igandea
17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegiko auditorioan.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.