Haurrak eta helduak mahai-jolasetan ibili dira Santuenean

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 30a

Santueneako ludotekan mahai-jolasetan ibili dira. Ohikoak ez diren mahai-jolasetan ibili dira gerturatutakoak: Dixit, Hanabi, Strike, besteak beste. 

Umeak oporretan daudela aprobetxatuz, Santueneako ludotekan ekintza desberdinak antolatu dituzte haurrentzat, buztinarekin jolasteko eguna eta mahai jolasetan ibiltzekoa, besteak beste. Mahai-jolasetara guztira 20 haur eta heldu hurbildu ziren, ohikoak ez diren mahai-jolasetara jolasteko: Dixit, Hanabi, Strike... 

Jolas kooperatiboak izan dira gehienak lehikortasuna alde batera uzteko, eta denen artean tarte dibertigarriak pasa ahal izateko.