24. Korrika

Santuenea ere badatorren Korrikarako girotzen

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 15a

Datorren 24. Korrika girotzeko arratsalde pasa egin dute igande honetan, Santuenean.

Santuenea ikusgarri egin eta bere tokia izango du gure artera badatorren 24. Korrikak. Hilaren 19an hasiko da Zuberoako Atharratzen, lau egun barru, beraz. Hilaren 25ean helduko da gure artera, hamar egun baino ez dira falta.

Santueneatik igaroko da euskararen aldeko lasterketa erraldoiena eta bertan lekukoa eramango dutenen artean izango da Santuenea Kultur Elkartea. Igande honetan, hitzordua prestatzeko, girotzeko arratsalde pasa egin dute frontoi ondoko lokal eraberrituan; marrazten aritu dira, txokolate gozoa dastatu edota Korrikak giroturiko bingoan parte hartzeko aukera izan dute baita.

Gogoan izan, aipatu elkartetik jakinarazi dutenez, martxoaren 25ean euskararen aldeko lasterketa auzotik igarotzerakoan, "lekukoa eramateko aukera izango dugu". Kultur elkarte horretako bazkide izan eta Korrikaren lekukoa eraman nahi dutenek martxoaren 17ra arteko epealdia dute izena emateko, bideotatik: santueneake@gmail.com / 621 09 56 44.

24. Korrika
Martxoaren 16ra arte
NOAUA! K.E.-ren izenean 24. Korrikaren lekukoa eraman nahi duten bazkideentzako izen-emateko deialdia, bideotatik: 943 360 321 / elkartea@noaua.eus . Hilaren 16an, izena emandakoen artean bat hautatuko dugu.

Martxoaren 17ra arte
Korrikaren lekukoa hilaren 25ean eraman nahi duten Santuenea Kultur Elkarteko bazkideek izena emateko martxoaren 17ra arteko epealdia dute, bideotatik: santueneake@gmail.com / 621 09 56 44.

Martxoak 19, osteguna
24. Korrika Zuberoako Atharratzetik abiatuko da martxoaren 19an. Korrikaren hasiera festara joateko autobus zerbitzua.
Abiatzeko ordua:
08:00etan Usurbilen, 8:15ean Lasarte-Orian.
Itzulerako ordua: 17:30etan Atharratzetik abiatu.
Izen-ematea: txartelak 17 eurotan euskaltegietan, martxoaren 13ra arte.
Antolatzailea: Usurbilgo Etumeta AEK eta Lasarte-Oriako Muntteri AEK euskaltegiak.

Martxoak 24, asteartea
Arratsaldez, Korrika Txikia Udarregi ikastolan.

Martxoak 25, asteazkena
Egun osoan zehar, Udarregin Korrika Festa.
13:37-14:47
24. Korrika Usurbildik.
Hasiera: Zubietako hipodromoko zubia (1784. kilometroa).
Amaiera: Aginagako Mapil ingurua (1.794 kilometroa).
Distantzia: 11 kilometro.
17:00 Frontoian txokolatea eta bizkotxoak.
Arratsaldean, Korrika Txikia Zubietan.

Martxoak 26, osteguna
19:00 Imanol Epelderen "Zerbait sartu zait begian" Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: ""ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN spoken word-a, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen dituen performance garaikidea da. Bizimoduaren abiadura, naturarekiko deskonexioa, zoriontasunaren bilaketa amaigabea, maskulinitatea eta euskara umorez nahasten ditu, publikoa hunkituz eta hausnarrera eramanez.. Eszenan artista bakarra, pantaila eta musika...  Garai aldakor hauek bizitzeko modua da asmatu ezin duguna. Umorez eta irmotasunez, garai hauek kantatzera eta kontatzera datorren jendaurrekoa da ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN".
Sarrerak: 6 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: Usurbilgo Korrika Batzordea eta Usurbilgo Udala.

Martxoak 28, larunbata
12:00 Korrikari eskainitako kantu-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.

Martxoak 29, igandea
18:00 23. Laburbira Sutegin.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.

Oharra: petoak salgai Etumeta AEK euskaltegian eta Udarregiko azokan. Eskuratu agortu baino lehen.