2. Ibai-Ondo Backyard

Boskotea igande goiz honetan, 2. Ibai-Ondo Backyard erronkari segida ematen

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 29a

27. eta 28. itzulietako irudiak dituzue albiste honi atxikitakoak. Bost ziren, igande goiz honetan, martxoaren 29an, 2. Ibai-Ondo Backyard erronkan parte hartzen ari zirenak.

Parte hartzaileen erdia ziren larunbat iluntzean, 70 bat. Gutxitzen joan da kopuru hori hurrengo orduotan. Hamabost bat lagunek segi dute gau osoan, Santueneako 2. Ibai-Ondo Backyard erronkako 6,7 kilometroko ibilbidea osatzen. Haien herenak segi du hamaiketako orduan. 11:00etako 27. itzulian bost partaide ziren eta 12:00etakoan ere boskote horrek segida eman dio erronkari.

Ez dute meritu makala irudiotako protagonistek.