Ez dira nekatu eta jarraitzeko prest dira. Irudiotan dituzue; Igon Mancisidor Arruti edo Meltxor Iza, bietako bat izango da aurtengo Santueneako 2. Ibai-Ondo Backyard erronkako garailea. Bietako nor izango den, eta batez ere noiz izango den, ordea, ez dago argi.
Arratsalde partean haiekin batera lehiatu da Ruben del Caño Menendez. 35 itzuli egin ostean, igande iluntzeko 20:00etan erretiroa hartu du. Mancisidorrek eta Izak eman diote segida ordu horretan hasitako erronkaren 36. birari. Eta Santuenea, Atallu eta Txokoalde lotzen dituen 6,7 kilometroko ibilbideari birak ematen segitzeko prest eta indarrez agertu dira. 235 kilometro baino gehiago eginak dituzte biek, larunbat goizeko 8:00etan hasita.